Aramotzeko Mendilerroa zeharkatzen duen mendi lasterketa honen laugarren urtea da. Nork esango zuen, lasterketen bitartez ezagutu ginen inguruko lau lagun, bizkaian holako froga gitxi zirela eta, lasterketa hau antolatzera ausatu ginenean.
Aurten, lasterketaren nortasuna mantentzen duen aldaketa bat dago. Ibilbidea zerbait aldatzen duena. Hau da, Mugarrekolandako jan-edanak, gaur egun erabiltzen ez diren Marmola harrobira eramaten dira. Honek ibilbidea 500 meto luzatzen ditu eta desnibel positiboa 125 metro gehitu.
Aldaketa hau, danontzako ona dela uste dugu. Bai korrikalarientzat, korrika egiteko tarte zakar bat kenduz, beste ibilbide erosoago eta bista obeagoak dituen bategaitik; eta ibilbidea Mugarrekolandatik pasatzen jarratiu harren, jan-edanak leku oso sensible honetatik ateratzen dugu, antolakuntzarentzat erosoago den beste leku batera.
Lau urtetan bigarrenez, lasterketa hau Euskal Mendizale Federazioak antolatzen duen Euskadiko Kopan sartuko da. Honek antolakuntzarentzat suposatzen duen errekonozimentuarekin.
2010eko EUSKADIKO TXAPELKETA BANAKA ETA TALDEKA EMF
maiatzak 2 Arratzu-Urdaibai Mendi Lasterketa
2010eko EUSKADIKO KOPA EMF
maiatzak 30 Aramotz Mendi Lasterketa
ekainak 20 Orozko Harana
uztailak 11 Zumaiako Flysch Mendi Lasterketa
irailak 25 Olazagutia-Urbasa Mendi Lasterketa