Euskera      Castellano

 

 BRINEAN MENDI LASTERKETA ANTOLATUTA

mm

mm

 

2009ko Maiatzak 17


IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

 

Lasterketa Urkiolako Parke Naturalean zehar egiten den altuera ertaineko mendi lasterketa da, Leungane gaina tontor altuera duelarik (1.006 m.). Lehenik, korrikalariak Zornotza herritik (82 m.) Cabrerorantza (510 m.) abiatzen dira. Ibilbide zati hau zuhaitz artean egiten da Leginetxe erreka jarraituz eta metro gutxitan malda gogorrak igotzen dira. Cabrerotik Artaungo Atxapetik Inunganera (695M) abiatuko gara Aramotz Mendilerroan barna; San Kristobal, Artaun eta Oba auzoen gainetik.

Inunganetik Leunganerako (1.006m) bidean pagadi artetik pasatuko gara lasterketako tontorra gainditzeko. Eta hemendik altuera asko galdu barik Mugarrekolandan (768m) indarrak hartuko ditugu, bertan ikuspegi zoragarriaz goza dezakegu, berriro Aramotzetik barna Belatxikitara (662m) heltzeko. Ibilbide arkaitzuak exijentzia jartzen dio zati honi; Euskal Herriko kareharri paisaiarik politenetako batetik zehar.

Belatxikietara helduz gero, Zornotzara (82m) jaistea baino ez zaigu geratzen. Jaitsiera azkarra eta zailtasun gabekoa.

 

 

 

 

mm

mm
 
     

Copyright © Brinean.com
Diseñado por
Carmen García Cuevas (Mina)