Euskera      Castellano

ZORNOTZAn, 2010eko MAIATZAk 30

 
 

 

 
 

 

ARAMOTZ - URKIOLAKO PARKE NATURALA

Aramotz Mendilerroa Euskadiko Arratia eta Durangaldea eskualdeak banatzen dituen mendien multzoa dugu, Iberiar Penintsulako iparraldean. Euskal Mendien barruan dago mendilerroa.


Mugarra mendia.

Urkiolako Parke Naturalaren zati dugu, eta bertatik mediterranear eta kantabriar isurialdeen arteko uren banalerroa igarotzen da. Mendilerroa malkartsua eta latza da, batez ere kareharriz osatua, sistema karstikoen berezko paisaia, alegia.

Mendilerroaren batez besteko altuera 800 metrokoa da itsasoaren mailatik gora. Bertan nabarmentzen diren gailurren artean aipatzekoak dira Mugarra (936m) eta Leungane (1006m). Gailur bi horiek mendilerroa ixten dute ekialdetik. Mendebaldean, Belatxikieta (611m) dugu.

Landarediari dagokionez alturako larreak, artadi atlantiarrak eta kareharriaren gainean hazten diren elorri zuriak ditugu. Behe-aldea, ordea, pago eta haritz basoz osatua dago, insingnis pinu errentagarriarekin lurra elkarbanatuta, betiere.

Animalein artean, Urkiolako Parke Naturalean daudenak aurkituko ditugu. Hala ere, saiak nabarmenduko ditugu; habia egiteko oso gustuko dute Mugarrako haitz handia. Bertan, 60 bikote baino gehiago erroldatu dira. Oso gutxitan, eta zortea lagun izanez gero, basurdeak ikus litezke.

Uda garaian abereak ikustea ohikoa da, hala nola, ardiak, zaldiak eta behiak.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.urkiola.net

 

 


 
 
 
 
 

Copyright © Brinean.com
Diseñado por Carmen García Cuevas (Mina)