|
Nortzuk gara
Galde genezake. 2006ko
ekainean, Igorren mendizale-korrikalari batzuen eskutik jaiotako
elkartea. Hauen helburuen artean, beste herrialdeetan hain indartsu
ezarritako mendi lasterketen espezialitatea, Bizkaian bultzatzea.
Horretarako, 2007. urtean Aramotz mendi lasterketaren 1go edizioa,
arrakastaz antolatu eta burutu genuen. Baina erronkak atsegin
ditugunez, aurten gure helburuen artean dago
Aramotz mendi lasterketak Bizkaia ordezkatzea Euskadiko kopan
eta aldi berean Anboto inguruetan Kilometro Bertikal bat
antolatzea. Azken honek, izugarrizko fenomenoa suposatuko luke.
Elkarte honen helburua mendi lasterketen inguruan mugitzen den
jendea giro onean elkartzea da, kirol hau bultzatuz. Eta helburu hau
lortzeko mendi lasterketak antolatu eta beraiekin zer ikusi duen
ekintzetan parte hartuko du.
Gaur
egun elkarte honen egoitza Zornotzan dago, baina betidanik mendia
gustatu zaigun, eta mendi lasterketak batu gaituen, herri
ezberdinetako, elkarte ezberdinetako, lagun talde bat gara.
Experientzia handikoak mendi munduan eta azkeneko urteotan mendi
lasterketa askotan parte hartutakoak gara: Zegama-Aizkorri, Berga,
SkyRace Andorra, Alpino Madrileño, Ultra Trail Mont Blanc, Euskal
Endurance, Galartleiz, Bera, Aloña, Lakuntza, Gorbea Barren, etab.
Munduko Kopa, Espainiako Kopa, EH-ko Kopa, etab.
|