CASTELLANO    EUSKERA

mm

 

III Anboto
Kilometro Bertikala 2010

2010ko  MAIATZAK 8an  Arrazola
(Atxondo, Bizkaia)


IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Lasterketa Atxondoko Arrazola auzoan (228 m.) hasi eta Anbotoko tontorrean (1328 m.) bukatzen da. Nekazal herri txiki hau gure lurraldeko aranik ederrenetakoan kokatzen da eta bertan aurkitzen dugun mendi tontorra da gure kulturak daukan ikur esanguratsu eta miresgarrienetarikoa.

 Irteera Arrazolako eliza parean emanda, Atxekoa auzora doan zementozko bidea hartzen dugu. Bertan zementoa alde batera utzi eta Zabaletarantz norabidea hartzen dugu Frailearen aristaren eskumaldean kokatu eta Arrazolako hilerritik datorren bidezidorrarekin bat egiteko. Anbotoko tontor azpian kokatuta gaudelarik, zuzen bertara egiten dugu heldu baino metro batzuk lehenago frailetik datorren arista hartu eta tontorrera heltzeko.

 Lehenengo zati errazaren ostean bigarren zati tekniko eta maldartsua dator.

 Jeitsiera, lasterketatik kanpo, Anbotoko beste aurpegitik; Zabalaundira jeitsi, Errekaundi errekaren jeitsiera jarraituz Arrazolara iristeko. Jeitsiera honetan hankak askatzeaz gain, inguruak eskeintzen digan edertasunaz gozatzea derrigorrezkoa da: pagoak, larreak, harrizko tontorrak, errekastoak, animali ezberdinak...ibilbide labur baina liluragarria.

 Hau dena Urkiolako parke naturalaren bihotzean.

 

 


 

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

AURKEZPENA

Araudia

Fitxa teknikoa

Lasterketaren ordutegia

Deskribapena

Izen Ematea

Mailak

Sariak

Perfila

Nola Ailegatu

Ostatuak

Sailkapenak

Argazki Galeria

Babesleak

Kontaktua

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Copyright © Brinean.com
Diseñado por
Carmen García Cuevas (Mina)