FEDME LASTERKETA VERTIKALAK ARAUTEGIA
EMF-FVM LASTERKETA BERTIKALAK ARAUTEGIA
1. 2010eko maiatzak 8an
ospatuko da Arrazolako (Atxondo
– Bizkaia) plazan
arratsaldeko 15etan irteera
emango zaiolarik. Bakarkako
erlojupeko eran ospatuko den
eta EMF (Euskal mendizale
federazioa) eta FEDME-ren
(Federación Española de
deportes de montaña y
escalada) babes osoa duen
arautegi hau oinarri
harturik.
2. Froga, Urkiolako natur
parkean aurkitzen den
Anbotoko magalean ospatuko
da, ibilbideko 3,8 kilometro
luzetan 1092 metroko
desnibel positiboa metatuz.
3. MAILAK: 18 urtez gorako
guztiek (18 urtez beherakoak
gurasoen baimenarekin) parte
hartu ahal izango dute eta
izen emate ordena
erizpidetzat harturik,
gehienez 300 partehartzaile
izango dira honako mailetan
banaturik (urteak froga
egunean beteak):
- Absolutoa (gizonezkoa eta
emakumezkoa). 18 urtetik
aurrera
- Gizonezko beteranoa: 45
urtetik aurrera
- Emakumezko beteranoa: 40
urtetik aurrera
4. IZEN EMATEAK: 300
korrikalari gehienez,
2010eko apirilak 1etik
maiatzak 2ra honako web
orrialdetan:
www.brinean.com edo
www.corredordemontana.com
5. ORDAINKETA: Izen
ematearen prezioa 20 euro
federatutakoentzat eta 25
euro federatu gabekoentzat.
Ordainketak frogan parte
hartu, istripu eta giza
erantzunkizun asegurua,
kamiseta, jan-edanak, arropa
gordailu, dutxak, opari
zozketa etabarrak edukitzeko
eskubidea ematen du. Edozein
arrazoi dela medio ere, EZ
DA ORDAINKETA DIRURIK
BUELTATUKO.
6. SEINALIZAZIOA ETA KONTROL
GUNEAK: Ibilbidea kolore
bizidun plastikozko zinta
zatiekin seinalizatua egongo
da, ezarritako kontrol
guneetatik igarotzea
derrigorrezkoa izango
delarik. Kontrol gune
batzuetan kilometro
ereferentziak egongo dira.
7. TARTEKO DENBORAK. Ordu 1
eta 45 minutu baino denbora
gehiago behar duen
korrikalaria, frogatik
erretiratu beharko da,
larrialdi zerbitzu eta
antolakuntzak ezin izango
bait dute bere ongizatea
bermatu. Horrela izanik,
kontrol guneetako arduradun
edota antolakuntzako iñarra
korrikalariak edozein
partehartzaileren lasterketa
denbora edo osasun egoera
dela eta frogatik kanpo utzi
ahal izango dute.
Erretiratzen den
korrikalariak irteeran edo
helmugan informatu beharko
du.
8. JAN-EDANAK: Helmugakoaz
aparte 3 edari gune eta 4
jan-edari gune egongo dira.
9. SARIAK: EMAKUMEZKO/GIZONEZKO
ABSOLUTO mailan
1. Txapela, garaikurra eta
500 euro
2. Garaikurra eta 300 euro
3. Garaikurra eta 200 euro
4. 100 euro
5. 50 euro
EMAKUMEZKO/GIZONEZKO
BETERANO mailan
1. Garaikurra
2. Garaikurra
3. Garaikurra
Honetaz aparte, frogako
EMAKUMEZKO edo GIZONEZKO
ERREKORRA gainditzen duenak
600 euroko saria jasoko du.
Sari hauetaz aparte hainbat
sari eta sorpresa banatuko
dira lasterkarien artean.
10. Antolakuntza arautegi
honetan edozein aldaketa
egitera derrigortuta badago,
lasterkariak dagokion eran
informatuak izango dira.
Izen-emateak honako
arautegiaren onarpena dakar.
Partehartzaileek
antolakuntzak emandako
jarrabideak bete beharko
dituzte. Honako arautegi hau
ez betetzeak, ibilbidea e
burutzea, ingurua zikintzea
edota mintzea, dortsala
ikusgai ez eramatea edota
antolakuntzaren jarraibideak
ez betetzeak lasterketatik
kanporatzea ekarriko luke.
11. Antolakuntzaren esku
geratzen da arrazoi
metereologiko edo indarrezko
beste arrazoiren ondorioz
beharrezko edozein aldaketa
egitea edo froga bertan
behera uztea.
12. Lasterkariak,
zauriturik dagoen beste
lasterkariak laguntzera eta
ingurua errespetatzera
behartuta daude.
13. Antolakuntzak edozein
istripu, arduragabekeri edo
partehartzaileek jaso edo
sortu dezaketen minen
aurrean, bere
erantzunkizunari uko egiten
dio.
14. Arautegi honetatik kanpo
gelditzen den edozein
zehaztapen mota konpontzeko,
EMF (Euskal mendizale
federazioa) eta FEDME-ren
(Federación Española de
deportes de montaña y
escalada) arautegiak hartuko
dira oinarritzat.
Froga honetan izen emateak,
arautegi hau onartzea dakar.